XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) leunak ziren, eta oso arrosak.

Eta gero litro erdi bat whisky erosi nion Arabellari, eta handik pixka batera soldadu batzuekin topo egin genuen, eta Arabella haiekin joan zen.

-Ai, gizon zintzo baten diruaren lapurra! oihu egin zuen laztuta Pilonek.

-Ez esan zuen Jesus Mariak lausotasunez.

-Bazuen alde egiteko garaia.

-Eta orduan hona etorri nintzen lotara.

-Eta ez zaizu dirurik geratzen?

-Ez dakit esan zuen Jesus Mariak.

-Ea zer dudan sakelean bila ibili ondoren hiru dolarreko txartel zimur eta hamar xentimoko txanpon bat atera zituen.

Goialdean bira emanda jartzen diren gauza txiki horietako bat erosiko diot arratsaldean Arabella Grossi.

-Ze, sedazko sakel txikiak, hari batean lotuak izaten diren horiek?

-Bai, baina ez dira zuk uste bezain txikiak Jesus Mariak eztula egin zuen eztarria goxatzeko.

Arduraz bete zen Pilonen bihotza.

-Gaueko haizea da hori esan zuen.

-Kanpoan lo egitea ez da batere ona.

-Hara, Pablo, etxera eramango dugu eta sendatuko diogu eztul hori.

-Gogor heldu dio biriketakoak, baina sendatuko dugu.

-Zertaz ari zarete? esan zuen Jesus Mariak.

-Ondo nago.

-Hori uste duzu esan zuen Pilonek.

Hori uste zuen Rudolfo Kellingek, eta zeu ere joan zinen duela hilabete haren hiletara.

Hori uste zuen Angelina Vasquesek.

Joan den astean hil zen.

Beldurtu egin zen Jesus Maria.

-Zer dela uste duzu?